ARAUDIA
1. Data eta lekua: TXINDOKIKO KILOMETRO BERTIKALA 2026ko maiatzaren 9an ospatuko da, Larraitzen (Abaltzisketa) eta irteera 10:00etan izango da.
2. Ibilbidea: Lasterketa Larraizko ermitan hasiko da. Ibilbidea bere hasierako zatian izango da lauena, pistako zatia amaitzen denean hasiko zaie lasterkariei aldapa gogorrena. Azken zatia, Tximistako aldapan gora izango da; ondo markatutako mendi bidexka batetik igo beharko dute gora. Zati hau izango da lasterketako gunerik malkartsuena eta lasterkariak Txindokiko gailurrera eramango dituena. Hemen bukatuko da lasterketa. Ibilbideak 4,2 km-ko luzera eta 950 m-ko desnibel positiboa izango ditu. Eguraldiaren arabera, ibilbidean aldaketak egin daitezke.
3. Partaidetza: 18 urte baino gehiago dituztenek parte hartu ahal izango dute (15 urte baino gehiago dutenek ere parte hartu ahal izango dute baldin eta gurasoen baimena badute eta lasterketan haren tutore helduren bat badago). Korrikalariak gehienez 200 izango dira (30 gehiago gordeko ditu antolakuntzak), beti araudia errespetatzen badute eta betebeharrak betetzen dituztenean.
4. Mailak:
- Gizonezkoak:
- Absolutua: 18 urtetik aurrera.
- Juniorrak: 20 urtera arte.
- Beteranoak: 40 urte baino gehiagokoak.
- Herritarrak: Abaltzisketan erroldatuak.
- Emakumezkoak:
- Absolutua: 18 urtetik aurrera.
- Juniorrak: 20 urtera arte.
- Beteranoak: 40 urte baino gehiagokoak.
- Herritarrak: Abaltzisketan erroldatua.
Oharra: Kontuan hartuko den adina, partehartzaileak lasterketaren urteko abenduaren 31n duena izango da.
5.Izen-emateak: Otsailean hasi eta maiatzera bitartean 200 lasterkari izateraino. Antolakuntzak konpromiso ezberdinak bermatzeko, 30 zenbaki gehiago gordeko ditu.
6. Prezioa.: Izen ematearen balioa, federatuentzat 27 €-koa eta federatu gabekoentzat 30 €-koa izango da. Zenbateko honen barruan proban parte hartzeko eskubidea, erantzukizun zibilaren eta istripu asegurua, antolakuntzak eskainitako zerbitzu guztien erabilera (lasterkarien poltsa, hornitze puntuak, jantzitegia, lasterketaren ondorengo luntx-a) eta beste zenbait opari barne izango dira. Lasterkariaren poltsa eta opariak jasotzeko parte-hartzaileak bertan egon behar du. Parte-hartzaile guztiek, izen ematea egiten dutenean, lasteketako araudia onartzen dute.
7. Seinaleak.: Ibilbidea banderatxoez eta balizatze xingolaz markatuta egongo da (gorako bidea soilik). Tximistaren hasiera puntuaren erreferentzia ere egongo da. Lasterketa bukatu eta berehala, beherako bidean, ikur guztiak bilduko ditu antolakuntzak.
8. Kontrolguneak: Antolakuntzak lasterketan zehar kontrolgune 1 kokatuko du, derrigorrezkoa da bertatik pasatzea eta hor berezko igarobide kontrolak egingo dira.
9. Hornitze puntuak: Hornitze puntu bat izango da ibilbidean zehar. Ibilbidean zeharreko hornidura puntua, 3. kilometroan (Oria Iturrian) egongo da eta, hornidura likidoa (ura) egongo da soilik. Erabat debekatuta dago probak dirauen bitartean edonoren (beste korrikalari bat edo beste norbait) hornigaiak hartzea, soilik aukera egongo da hornigaiak jasotzeko antolatzaileek xede horretarako ezarritako puntuan, hau da, Oria iturrian.
10. Igarobide denborak: Kontrol puntura (3. kilometrora) ordubetean iritsi ez denak ezingo du lasterketarekin jarraitu, zeren eta ez antolakuntzak ezta laguntza zerbitzuek ere ezin izango dute haren babesa bermatu. Hala nola, antolakuntzako arduradunek eta erratza daramaten korrikalariek norbait probatik baztertzeko ahalmena izango dute kasu hauek kontuan izanik: kontrolguneen denborak gainditzen direnean, bere osasun egoera ezegokia denean, probaren arauak apurtu direnean, markatutako ibilbidea bete ez denean, zenbakia bistakoa ez denean, antolakuntzaren arduradunen oharrak aintzat hartzen ez direnean, segurtasun puntuetan arauak betetzen ez direnean edo beste lasterkariekiko jarrera ez egokia antzematen denean. Kanporatuak izan direnek edo alboratzen direnek kontrolgune hurbilenean jakinarazi eta zenbakia eman beharko dute eta antolakuntzaren arduradunen edo bolondresen oharrak jarraituz proba utziko dute.
11. Sariak:
- Ibilbideko errekorra: Dirusaria (33’34” Juan Mari Garin, 1993)
- Emakumezko eta gizonezko absolutuak:
- 1º Txapela eta garaikurra + Dirusaria
- 2º Garaikurra + Dirusaria
- 3º Garaikurra + Dirusaria
- Emakumezko eta gizonezko juniorrak:
- 1º Garaikurra
- Emakumezko eta gizonezko beteranoak:
- 1º Garaikurra
- Herritarrak: lehenengo emakumezkoa eta gizonezkoari garaikurra.
Sari-banaketa eta sailkapen multzo bakoitza (gizonezko / emakumezko, zein bakoitzeko kategoria ezberdinak) antolatu eta gauzatzeko, izen-emate kopuru minimo bat eskatuko da antolakuntzatik.
12. Sailkapena: Sailkapen guztiak kronoak.com web orrian egongo dira.
13.Dortsalen banaketa: Zenbakien banaketa probaren egun berean goizeko 8:00etatik 9:30ak arte irteeran egongo den karpa batean egingo da, lasterkariaren NAN-a konprobatu ondoren zenbakia jaso ahal izango da.
14.Ingurugiroa: Txindokiko Kilometro Bertikala, elkarbizitzan, berdintasunean eta jasangarritasunean oinarritutako lasterketa izaki eta Etiketa berdearen dekalogoa jarraiki, natura zaintzea eta gure urrats ekologikoa murriztea izango da helburu nagusia. Lasterketa mendian zehar doa, beraz debekatua egongo da zaborra botatzea. Horretarako lasterketa hasieran eta Oria iturrian, hau da, erdiko kontrolgunean (3.kilometroan) ontziak eta poltsak egongo dira, plastikoa, papera eta zabor organikoa bereizteko. Arau hau ez betetzeak kanporatzea ekar dezake. Tximistan, ezingo da ikuslegorik egon. Bestalde, lasterketa Aralarko Parke Naturalaren barnean ospatzen denez, antolakuntzak egunean bertaratutakoei zor zaion errespetua eskatuko die (zarata mugatzea…).
15. Genero Berdintasuna eta Aniztasuna: Ez da ideologia, sexu eta identitateagatik korrikalaririk gutxiagotuko edo baztertuko. Emakumezkoen parte-hartzea sustatzen saiatuko gara, honetarako gure web-orrian, sare sozialetan, kartelean… euren parte-hartzea hauspotuz.
16. Elkartasuna eta Kiroltasuna: Lasterketa etiko hauek elkarbizitza baikor bat bultzatuko dute. Ezgaitasun funtzionalen bat duen kirolarien parte-hartze eta inklusioa bultzatuko da. Korrikalari guztiek egoera larrian edo beharrizanean dauden beste korrikalariei sorospena emateko betebeharra izango dute. Sorospena, abisua ez emateak edo laguntzari entzungor egiteak zuzenean kaleratzea eragingo du.
17. Osasun laguntza: Antolakuntzak laguntza zerbitzuak ibilbidearen gune estratejikoetan jarriko ditu. Gainera; helmugan lasterkarientzako osasun zerbitzuak izango dira.
18. Segurtasuna: Antolakuntzak lasterketaren ibilbidea desbideratzeko aukera dauka eta baldintza ezberdinen arabera beharrezko modifikazioak egin ditzake, baldintza meteorologikoak edo ezinbesteko gertakizunengatik proba bertan behera utzi dezake.
19. Istripuetan laguntza: Lasterketan parte hartzen dutenek istripu bat pairatu dutenei laguntza ematera behartuta daude, kontrolguneetan ere istripuaren berri eman beharko dute.
20. Istripuetan erantzukizuna: Antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik izango istripuetan, axolagabekeri edo parte-hartzaileen gauzetan; azken honetarako zaindegi zerbitzua egongo da. Parte-hartzaileak euren buruari edo besteei eginiko kalteen arduradunak izango dira.
21. Lasterkariaren asegurua: Ofizialki izen eman duten guztiak aseguru baten bitartez babestuak egongo dira, antolakuntzarekin adostua, zeinak probaren garapenaren ondorioz suertatutako istripuetan erantzukizuna izango duen. Baina inoiz ez ditu antolakuntzak bere gain hartuko: probaren aurretik pairatutako gertakizunak, arduragabekeriak, axolagabekeriak, arauteriari jaramonik ez egitea edo lasterketara joan eta etorriko bidaian gerta daitezkeenak.
22. Beharrezko materiala: Probako antolakuntzak nahitaez haizearen kontrako zira eramatea behartuko du txanoduna, mauka luzekoa eta korrikalariaren neurrikoa. Manta termikoa (1,2 x 2,1m) eta 500ml-ko edukiontzia (edalontzi edo softflask-a) derrigorrezkoak izango dira, gainera. Parte-hartzaileek antolakuntzaren lana errazteko zenbakia bularrean eraman beharko dute. Bestalde, bastoiak eramateko aukera egongo da, baina, bastoiak eramatea erabakitzen duenak, hasieratik bukaeraraino eraman beharko ditu berarekin.
23.Baliogabetzeak eta ezeztatzeak: On-line eginiko erosketaren formalizaziotik 20 egun lehenago arte, proban parte hartu ezin bada, antolakuntzari jakinaraziko zaio lehenbailehen parte hartzea galarazten dion arrazoia azalduz. Kasu honetan, antolakuntzak eskaeraren arrazoia aztertuko du eta izen ematearen %100 itzuliko da. Hortik aurrera ez da dirua itzuliko.
24. Irudia: Txindokiko kilometro bertikalean izena ematean lasterkariak bere irudi eskubideei uko egiten dio. Antolakuntzak lasterketaren ondorengo egunetan argazkiak zintzilikatuko ditu eta lasterketa jarraitzen duten hedabideei informazioa eta argazkiak bidaliko dizkie.
