Ibilbidea

IBILBIDEA

IBILBIDE BERRIA!

Txindokiko KBak ibilbide berria izango du. Jatorrizko ibilbidea bezala, Larraitzetik irtengo da, baina lehendabizi Gaintzako bidegurutzera abiatuko da neutralizatuan. Puntu honetan hasiko da kronometroa martxan eta korrikalariak 3,6km eta 980m+ egin beharko ditu gailurreraino iristeko. Bidean Oria iturritik igaroko da (kontrol puntua) eta tximistan bidean gora egin beharko du.

Iñaki Maiorak Ordizitik Txindokirako errekorra egiteko hartu zuen bideari eutsi nahi izan diogu bertikal hau berriro egiterako garaian, izan ere, honek hartutako bideak du bertikal kutsu eta gogortasun handiena. 2022ko Txindokiko Kilometro Bertikaleko edizioan gizonezkoen errekorra ondu zen eta emakumezkoen marka berria jarri zen:

⏱44:05 emakumezkoetan. Oihana Kortazar.
⏱35:59 gizonezkoetan. Asier Larruzea

Hemen duzue ibilbidearen esteka:

https://www.wikiloc.com/trail-running-trails/txindokiko-kilometro-bertikala-2022-98624061