Ibilbidea

IBILBIDEA

IBILBIDE BERRIA!

Txindokiko Kilometro Bertikalak ibilbide berria izango du aurten eta bertan, mendi honetan jarri den markarik harrigarrienetariko bat hausteko aukera izango dute lasterkariek, Juan Mari Garinek 1993an eginikoa, hain zuzen.

Marka honen aditzerarik izan ez duzuenontzat, Txindokin izandako errekorrik sonatuenetariko bati buruz ari gara. 33 minutu eta 34 segundotan igo zen Garin Larraizko ermitatik Txindokiko puntaraino, alajaina!

Aurtengo edizioan, marka hau desafiatzera ausartuko diren korrikalariak ezagutuko ditugu, zeinak Juan Marik 1993an egin zuen bezalaxe, Larraizko ermitatik hasiko duten beraien ibilbidea. Puntu honetan hasiko da kronometroa martxan eta parte-hartzeileek 4,2 km eta 950 m+ egin beharko dituzte gailurrera heltzeko. Bidea Oriako Iturritik igaroko da (kontrol puntua) eta Tximistan gora jarraituko du helmugara iritsi arte.